Imagen Cabecera

Euskera ı Español

IKERKUNTZA


Prozesua:


Giza portaera estimulu edo kausa batengatik eragina da, eta erreakzioaren ondorioz mugimendua gauzatzen da. Mugimendu hori hainbat ezaugarri desberdinen bidez adierazi daiteke (indarrean, denboran, arintasun edo jarioan, etb).


Mugimendu eskuratuak erabiltzen baditugu, erantzunen etengabeko errepikapenaren ondorioz gorputz neke baten egoerara heldu gaitezke. Eguneroko portaera eta portaera automatikodun gizakietan bilakatzen gara. Arau hoiek apurtzea eta eskuratutako portaerei aurre egitea erabaki ezkero, gatazka edo burruka azaltzen da; gorputzaren errepikapenaren ondoriozko neke egoera onartu edo ta jokaera errepikatua berreraiki.


Giza portaera, ekintza edo mugimendu bat sortzen duten bai barne edo kanpo estimulu edo kausa ugari kontutan izanda, hainbat barietatearen aurrean; berreraikuntzarako ezinbestekoa den gorputz koordinazioaren beharra izango duen burruka bat sorrarazi egiten da. Gorputz eta adimen arteko orekaren  beharra izango duena baita ere.


Zelan izango litzateke gorputzaren eta adimenaren arteko interakzio hori?

Zelan izango litzateke sentsazio-pertzepzioa-sentimendu-grina-irrazionalaren eta eguneroko-eskuratutako-ikasia-arrazionalaren arteko borroka?

Zein izango litzateke eskuratutako agindu arrazionalaren bitartez behartua izan den mugimenduaren, eta barne sentsazio edo sentimendu irrazinalaren arteko ezberdintasuna?

Zelan aditu edo entzuten du nire gorputzak eta nola eragiten du estimuluen aurrean?

Nola koordinatu egiten ditugu barne ta kanpo estimulu guzti hoien ondorioz sortutako mugimendu horiek?


Mugimendua aldaketa bat da, alterazio bat gizabanakoan , bere kalitatea eta bere espresio edo adierazpena aukeratzen duena...


Licencia Creative Commons © Eto-plastias-k. Ideia Originala Lorea Ibarrondo Arakistain 2011-12