Imagen Cabecera

Euskera ı Español




"Eto" "Etologia"-tik dator:


Etologia (ethos grekotik, "ohitura") animalien portaera ikertzen duen biologiaren adarra da. Bizidunen portaerari buruz hitzegiten dugunean, jasotako estimulu ezberdinen aurrean izandako erantzun multzoari buruz ari gara berba.


"Plastia":


Berreraikuntza.
Berrezarri, aldatu, hobetu eta forma edertu gura da (gorputz baten atalean).


PROIEKTUA


“Eto-plastiak”.

Ideia, behaketarekin eta segidan, mugimendua zelan berreraiki eta eraldatzera lagunduko duten jokaera eta portaeren miaketaren ondorioz garatzen da. Gorputza, jokaera eta etengabeko eraldaketa harremanak ikertuz.
Proiektuak mugimendu sorkuntzarako metodologia batera heltzea du helburu.


Proiektu honetan gizaki jokaera eta portaeraren bidez eragindako mugimenduak berreraikitzea bilatzen da. Eta hauen ulermenerako sustraietara jo behar dugu, hau da, sustraiak aztertu. Espezie guztietan berezko erreakzio naturalak daude, berezko jokaerak, eta gizakietan erebai.


Izaki bizi guztiak etengabe ari dira estimuluak jasotzen, bai barne estimuluak, bai gorputz kanpotik datozen inguruneko estimuluak. Informazio guzti hori gorputz barnean prozesatu egiten da, akzioetan gauzatzen diren koordinatu beharreko mugimendu jarioa suertatuz. Horrela, mugimendutik deskantsura, gizakia leku eta postura egokia aukeratuz geratu egiten da arakatu edo esploratu ahal izateko eta ondoren akzioak gauzatzeko.


Portaera hau eraiki eta berreraikitze konstantea da. Atsedena eta esplorazio arteko aukeraketa bat da. Ezberdinketa egitea garrantzitsua da: Alde batetik gorputzaren jokabidea modu automatikoan , eguneroko mugimendu edo errepikakor mugimenduak burutuz. Bestetik, mugimendu espontaneo eta instintiboen behaketa; non euren jatorrian akzio kontzienteak eginez eragin daitekeen.

 

Lana ikerketa eta mugimendu sormenan oinarritzen da. Non gorputza, portaera eta etengabeko eraldaketa, estereotipo eta dantza tekniken gainetik nagusitzen den.

Licencia Creative Commons © Eto-plastias-k. Ideia Originala Lorea Ibarrondo Arakistain 2011-12