Imagen Cabecera

Euskera ı Español

imagen pieza 1

Musu baten eztanda-uhina flecha para entrar


Bekokian, eskuekin, ezpainetan, atzamarrekin, bizkarrean, besoekin, masailean, begiekin, oinetan, ezpainekin, lepoan, keinu batekin zein soseguz… Mila modutan eman daiteke musu.


Zer gertatzen da musu baten atarikoan? Zenbat irauten du haren efektuak? Musu bakoitzak bere historia du. Sentsazio, emozio eta sentimendu bakoitzerako, baita bizitzako une bakoitzerako ere, musu jakin bat dago.


Musu baten eztanda-uhina proposamen artistikoan, sentsazio, emozio eta sentimendu horiek taularatzen dira. Dantza eta mugimendua, hitzik gabeko antzerkia, bi antzezlari eszenan…, kalerako eta bestelako ezohiko espazioetan emateko moldatutako pieza labur batean.


Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin (Dantzan Bilaka 2019)


imagen pieza 1

24 ordu   flecha para entrar


24 ordu dantza eta antzerkia batzen dituen proposamen bat da, non dena –bai arrunta eta bai transzendentea ere– eguneroko mugimenduen bitartez adierazten duten erritmodun gizakiek; hain zuzen ere, batzuetan denboraren leihoetatik bizi-harmoniaren bila salto egin nahi dutenak.


Ziklo etengabeen eraginpean bizi gara. Gertaerak, errepikatu egiten badira ere, modu desberdinetan agertzen dira aldi bakoitzean. Iraunkorra eta aldakorra aldi berean izaten dira, bai; baina zer errealitate mota dago haien atzean alderdi bi horiek onartzen dituena?


Aurrera egitea, aldatzea, bilakatzea… iradokitzen du kiribilak; baina baita ezustekoa, ziurgabetasuna, itzulera beti posiblea, kontraesana, berrikuntza, etengabeko ahalegina, arriskua, jariakortasuna, harmonia, hazkundea, oreka… ere; formen eta mugimenduaren artean, espazio-denborak biraraziko bagintu bezala, desplazatzera, salto egitera eta jausten uztera behartuko bagintu bezala. Hazkundea eta bilakaera sinbolizatzen ditu kiribilak: Bizitzaren berezko dinamika da.

imagen pieza 1

"MUSCIDAE" giza pronostikoa...   flecha para entrar


ESPAZIOAN MUGITU BEHAR DA ETA BERE INGURUNEAN JARDUN:
"badirudi jokabidea aurrez programatu gabeko gure jokabidearen antzekoa dela". (*1)


ZER EGIN ETA ZER SAIHESTU JAKIN BEHAR DU:
"zerbait berria egiten saiatzen garenean edo ustekageko egoera bati aurre egiten diogunean. Erantzunak egoera maneiatzen irakasten du".(*1)


ESTIMULUAK SUMATU ETA LANTZEKO GAI IZAN BEHAR DA ETA EKINTZA KONKRETUEKIN ERANTZUN:
"ikusten duena baztertu eta helburuak hautatzen ditu".(*2)



Eusko Jaurlaritzak finantzatuta (dantzan bilaka 2012)


Oharra: *1- Reinhard Wolf. *2- Eibl-Eibesfeldt

imagen pieza 2

"XUXURLAK"   flecha para entrar


Susurros del silencio, susurros del cuerpo, susurros del movimiento, susurros del espacio,

susurros del pensamiento….susurros…ecos…
Susurros del eco o ecos del susurro.
Susurros de aire que suenan a gritos…
Susurros de pensamientos, ese movimiento que producen cuando caen al vacío…

el suspiro que se queda a modo de eco invadiendo el presente….


"Junto al viejo muro entre la hierba...
muro y su ventana con el marco de enredadera.
Retorna el rectángulo en forma desigual, observa en caída complaciente;
el equilibrio en la esquina de las diez mil especies derruidas, por recuerdos y anhelos ya hilados."

 

Licencia Creative Commons © Cía. LiA